Zer eskaintzen dudan

Parte-hartzearen eta metodologia alternatiboen bidez, pantailak ahalik eta gutxien erabilita, zure beharrei erantzuten dieten hezkuntza irtenbide pertsonalizatuak diseinatzen ditut.

 
  • Prestakuntza eta esku-hartzea

    Familia, hezkuntzako profesional eta haur, nerabe eta gazteei zuzendutako eta neurrira diseinatutako, IKTekin (mugikorra, sare sozialak, bideo-jokoak, etab.) eta adimen emozionalarekin lotutako gaiei buruzko formakuntza eta tailerrak.

  • Sentsibilizazioa

    IKT-en erabilera osasuntsu eta kritikoa sustatzeko eta adimen emozionalaren garapenean eragiteko ekintzen diseinua.

  • Baliabideen sorkuntza

    Hezkuntza arloko familientzako eta profesionalentzako hezkuntza eta aisialdi baliabideak diseinatzea eta sortzea. Herritarrak sentsibilizatzera zuzendutako baliabideak eta materialak ere.

  • Hezkuntza-zentroetarako diagnostikoa

    Gailu digitalen erabilerari eta horietatik eratorritako ekintza eta ondorioei buruzko diagnostikoa garatzea hezkuntza zentroentzat.

Lan-prozesua

Jarri nirekin harremanetan telefonoz, posta elektronikoz edo lineako galdetegiaren bidez eta esaidazu zer behar duzun. Ondoren, zure beharretara egokitzen den proposamen bateratua diseinatuko dugu.